Emakumezko Kadete Berezia: PAULES 60 Vs ATXURI UNAMUNO 63

03/03/2020

IMG-20200301-WA0002

Garaipen garrantzitsua lortu dugu larunbat honetan Barakaldon. Ekinari, defentsan egindako ahaleginari eta 12 jokalarien inplikazioari esker lortu zen.

Taldeak, aurkariaren bertuteak eta ahuleziak ezagutzen zituen, astean zehar partida ondo prestatu zuen seinale. Ondo ikasita eraman zuten garaipena lortzeko egin behar zutena.

Paulestarrek, espero bezala, erritmo bizia ezarri zuten hasieratik eta gure neskei pixka bat kostatu zitzaien jokoan sartzea. Hasiera horretan, defentsan zenbait desoreka izan zituzten eta ez zuten errebotea ixten asmatu. Horrek bigarren aukera asko eman zizkien barakaldoarrei. (14-9 lehen laurdenaren bukaeran)

Hortik aurrera, gure neskek onena eman zuten eta, oso errotazio onekin, defentsan maila altua mantentzea lortu zuten. Pixkanaka-pixkanaka kanpoko jaurtiketetan eta ondo landutako jokaldietan saskiratzeak lortu zituzten. (29-28 bigarren laurdenaren bukaeran).

Atsedenaldiaren ostean, taldeak bere laneko planarekin jarraitu zuen, garaipena defentsan eta talde jokoan zegoela jakinda. Horrela lortu zuen markagailuan aurretik jartzea eta azken laurdenera iristea 6 puntuko errentarekin. (44-50).

Azken laurdenean, neskek defentsan kontzentrazioa mantentzen jakin zuten eta baita markagailu estua kudeatzen ere. Amaiera gogorra eta larria izan zen, eta garaipena bibaka ospatu zen. ZORIONAK TALDEARI!

Comparte en tus redes...Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestShare on Google+Email this to someoneShare on LinkedIn

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

LAGUNTZAILEAK

LOGO-bilbaokirolak

Fincas Bellido

Mazarredo Fisioterapia

Rekalde
altas
BAJA

Comparte en tus redes…

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestShare on Google+Email this to someoneShare on LinkedIn

Jarrai gaitzazu Facebooken

@Unamuno_Saski #UrdinakGara