EMAKUMEZKO KADETE BEREZIA: DOSA SALESIANOS 67 – ATXURI UNAMUNO 50

17/02/2020

IMG-20200215-WA0007

Larunbateko jardunaldian sailkapeneko liderraren kontra jokatzea tokatu zen, haien kantxan gainera, eta aurreikustekoa zen partida gogorra eta bizia izango zela, hasi eta amaitu. Eta halaxe gertatu zen. Neskak saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin aurkariaren nagusitasun fisikoaren eta jaurtiketetan erakutsitako trebeziaren aurrean.

Ondo hasi ziren gureak, baina Barakaldokoak laster erantzun zuten, joko-erritmo handia ezarriz eta defentsa gogortuz. Hala, gure jokalariak ez ziren eroso ibili une batean ere. Besteen presio handiak akatsak eragin zituen baloia ateratzeko orduan, eta eragotzi egin zien neskei beren jokoa egitea.

Partidan zehar egon ziren argitasun handiagoz jokatu zuten uneak, baloia ondo mugituz eta taldeko jokoa eginez, modu horretara jaurtitzeko aukera onak sortuz, baina ez zuten asmatu baloia saskiratzerako orduan.

Salestarrak, erritmo gogorrarekin beti, errebotearen jabe izan ziren bi tauletan, eta ezinezkoa izan zen markagailuari buelta ematea, nahiz eta gureak azken segundora arte borrokatu ziren.

Talde on baten kontra galdutako partida izan zen, baina hurrengo partidetarako baliagarria izango da ziur. Aurkariek badute gure potentzialaren berri, eta gero eta zailago jarri digute dena. EUTSI GOGOR NESKAK!

IMG-20200215-WA0005

Comparte en tus redes...Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestShare on Google+Email this to someoneShare on LinkedIn

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

LAGUNTZAILEAK

LOGO-bilbaokirolak

Fincas Bellido

Mazarredo Fisioterapia

Rekalde
altas
BAJA

Comparte en tus redes…

Share on FacebookTweet about this on TwitterPin on PinterestShare on Google+Email this to someoneShare on LinkedIn

Jarrai gaitzazu Facebooken

@Unamuno_Saski #UrdinakGara